Kirola egin nahi duenak udaran ere izango du aukera; ikastaro desberdinak antolatu baitituzte kiroldegian. Uztailean, igeriketa (mantentzea, hastapena, haurdunak) edota fitness (aerobika, pilates, tenisa, ziklo-indoor, konbinatua, zunba) egiteko aukera izango da. Izena emateko epea zabalik dago hilaren 17ra arte. Kiroldegiko telefonoa: 943 55 21 85.