Herriarteko Txapelketako final laurdenetara iritsi da, dagoeneko, Astigarraga. Gaurkoan, joaneko partiduak jokatuko dituzte, 19:30etan hasita, frontoian. Oiartzun izango dute aurkari. Kadeteetan, Olarra-Esposito bikotea ariko da; jubeniletan, Oiarbide-Otaño; eta nagusietan, Loidi-Santxez. Etorriko partiduak, berriz, datorren astean jokatuko dituzte, Oiartzunen.