Sei bikote gazte prest dira Labrador promozio txapelketa irabazteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 4a, 02:00

Erremonte zaleek txapelketa berri bat dute martxan: La­bra­dor Promesa Txapelketa. As­teartean aurkeztu zuten Ga­larretan, eta sei bikote gaztek hartuko dute parte. Erre­mon­tisten artean izango da gainera, Aritz Zubiri goizuetarra; Ansa II izango du bikote. Gainerako bikoteak izango dira: Ezkurra II-Zaldua, Se­gurola-Larrañaga, Otaegi-Mar­­tirena,  Matxin VI-Labaka; eta Goikoetxea V-Aizpuru III.
Txapelketaren aurreneko fa­sea ligaxka formatuan jokatuko da, hiru bikoteko bi taldetan ba­natuta. Larunbatean izango da aurreneko partidua, eta ekainaren 11 eta 13an gainontzekoak. Bi finalerdiak ekainaren 20an jokatuko dira; eta final haundia ekainaren 27an. Partidu guztiak Galarretan izango dira. 

 

Barrenetxea IV, rankineko onena
Endika Barrenetxea izan da maiatzeko erremontista one­na rankinean, 38 puntu lortuta. Hilabete bikaina izan da her­naniarrarena, eta egun erreferentea da atzelarien artean, Uterga eta Endikarekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!