Jaien hasiera eta bukaera, balkoitik ikusteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 4a, 02:00

Gertu daude San Joan jaiak, eta aurten ere, proposamena luzatu die Hernaniko Udalak herritarrei: jaien hasiera edota bukaera udaletxeko balkoitik ikustea.
Hernanin erroldatutako eta adin nagusiko edozeinek izango du aukera, eta horretarako, eskaera epea zabalik dago, ekainaren 17ra arte.

Seik jaien hasiera, eta beste seik bukaera
Guztira, hamabi herritarrek izango dute aukera, jaien irekiera eta itxiera balkoitik bizi­tzeko. Horietatik seik, San Joanen hasiera ikusi ahal izango dute, eta beste seiek bukaera. Bakoitzak lagun bat eramateko aukera izango du, edozein adinetakoa.
Apuntatzen diren guztien artean, zozketa publikoa egingo dute ekainaren 18an, betiere emakume eta gizonen artean berdintasuna bilatuz.

Udaletxean egin behar da eskaera, ekainak 17ra arte, eta hurrengo egunean egingo dute zozketa publikoa.

Eskaera orriak, udaletxean
Apuntatu nahi duenak, udaletxean dauzka eskaera orri­ak. Bertan zehaztu behar dira datu pertsonalak, kontaktua eta zein zozketatan hartu nahi duzun parte: jaien hasierakoan, jaien bukaerakoan, edo bietan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!