Erractus, gaur: feminismoa umore puntuarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 4a, 02:00

Kattalin Miner,  Jule Goikoe­txea eta Danele Sarriugar­te­ren azken lanaz gozatzeko au­kera izango da gaur, Uru tabernan: Erractus. Euskal He­rriko eszenatoki desber­di­ne­tan izan ostean, Hernanin dute zita, gaur, 20:30etan.
Feminismoak eta umoreak bat egiten duten emanaldia da Erractus. Familia, indarkeria, kla­se iden­titatea... eta beste hainbat kontzeptu lantzen dituzte, beti ere, femi­nis­moaren ikuspuntutik, eta umore ukituarekin. Hala definitzen du Kattalin Miner hernaniarrak, emanaldia: «ema­naldi hau, dis­kurtso eta gorputzez pla­za-har­tze in­dartsu bat da, ezer bai­no gehiago. Bes­talde, euskal litera­turan ere, arrakala bat dela esango nuke: hiru emakume, sor­tzaileak eta feministak, aho­tsa altxa eta plaza hartuz...  hor ere badu bere kritika puntua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!