Etxetik eskolara joan-etorria, bizikletan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 4a, 02:00

Bide Heziketari esker, Her­na­niko haurrek ikasiak dituzte oinezko eta txirrindulari ar­du­ratsuak izateko jarrai­bideak. Udaltzainek gida­tu­ta, azken urteetan Bide He­zi­ketaren aldeko lan haun­dia egin da herriko ikas­tetxeetan. Dena ez da ordea, au­rrerapausoa izan. Udalak dioenez, kon­trajarriak diren egoerak ematen dira orain­dik, ikas­tetxe inguruetan: «arau-hausteak, ikastetxe sarreren blokeoa, kotxe-ila­rak... bi alderdi horiek erabat kon­trajarriak dira, zalan­tzarik gabe. Heziketa egokia eman nahi zaie, baina be­neteko errealitatea oso bes­telakoa da».

BiziOn, ikasgaietik praktikara
Hori horrela, Bide Hezike­ta­ren bueltan, egitasmo berria sortu du Udalak: BiziOn. Kronikari azaldu dionez, garraiobideak arduraz era­biltzeko ikasgaiari heldu nahi diote: «eguneroko prak­tikaren bidez, hasitako zikloa osatu nahi dugu. Teoriatik praktikara pasa, jauzi egiteko aukera bat izan».

«Helburu asko lantzeko aukera ematen du»
Udalak azaldu duenez, BiziON egitasmoak helburu asko landu eta zabaltzeko au­kera ematen du: «haurrak kirola egin eta ohitura osa­suntsuetara bultzatu, bide­gorri sarea erabili eta eza­gu­tarazten da, ikastetxe guztie­tako haurrek elkarrekin egi­ten dute, autonomia lantzen dute, kutsadura gutxitzen da, lagun berriak egiten dira...».

Floridatik, ikastetxeetara
Maiatzetik martxan da Bizi­On egitasmoa. Goizeko 08:30­etan ateratzen dira Flo­ridatik bidegorrian barrena. Bidea egi­ten dute San Antonio, Sa­gastialde, Antzio­la, Atarra­biyo, Atsegindegi, Urbieta, Iz­pi­zua eta Urumea ikastolatik barrena, eta bertan nahi duena gehitu daiteke taldera. Urumean lautan banatzen da taldea, eta ikastoletarako bi­dea hartzen dute: Elizatxo, Urumea, Inmakulada eta Laubidietara joaten dira. 8-11 urte bitarteko neska-mutilek har­tu dezakete parte, gu­rasorik gabe; txikiagoek, gurasoen laguntzarekin. Ikas­toletatik buelta 16:30etan egiten du­te, hau da, lehen ai­patutako bidea, alderantziz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!