Hogeita hamabost lagun inguru elkartu ziren Putzuzarren, auzolanean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 02:00

Eguraldia lagun, 35 pertsona inguru elkartu ziren larunbatean Ereñotzun, Putzuzarren inguruan antolatutako au­zo­­­lanean; horietako 15 inguru umeak izan ziren. Bi mo­mentu nagusi izan ziren. Ba­tetik, Eñaut Agirrek azaldu zi­tuen Putzuzarko iturriaren in­guruan egindako ikerketa et­no­grafikoaren emaitzak, jendearen parte hartzearekin eta garaiko teknikak erabiliz. Putzuzarko iturria eta orain gutxi sortu diren bi hezeguneak egokitu ziren, eta urak ihesbidea topatzen duen lekuan zotala jarri zen. Zahar eta gazteek hartu zuten parte, lan honetan.

Inguruko natur balioaren inguruan, otordu ostean
Otordu eder baten ostean, in­guruko natur balio ezagunen inguruan aritu zen Ion Garin Barrio herpetologoa. Arreta berezia jarri zuen narrastietan. Eta eguna bukatzeko, Manu Zeberio arkeologoak, Sagastietako lepoan dauden bi trikuharriak erakutsi zituen, eta baita ere, putzuzar ondoan deskubritu berri diren trikuharriak. Eremu honetan ikerketa lan bat egin nahi dute aurten, 2015ean zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!