Miguel Usabiagak Donostiako FNACen aurkeztuko du liburua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 4a, 02:00

Gaur aurkeztuko du Miguel Usabiaga hernaniarrak, bere azken liburua: Flores de la República. Los olvidados de Pikoketa. Apirilean kaleratu zuen, eta Donostiako FNAC dendan egingo du aurkezpena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan izango dira Miguel Usabiaga bera, bere aita, eta Paco Etxeberria antro­pologo ezaguna.
1936ko abuztuaren 11n fusilatu zuten miliziano talde bat dauka oinarri liburuak, Piko­keta baserriaren ondoan lurperatu zituztenak.
Urteak daramazki Usabia­gak, gertatu zena aztertzen, eta ikertutakoa hartu du oinarri, liburua idazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!