Bi ibilbide izanen dira, Artikutzatik barrena

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 02:00

Egun gutxi geratzen dira Iskibi kanpinak antolatzen duen BTT zeharkaldirako. Seigarren edizioa izanen da aurtengoa, eta igandean jokatuko da. Bi ibilbide izanen dira: 30 kilometrokoak 1.050 metroko desnibela izanen du; eta 43 kilometrokoak, 1.360 metroko desnibela. Bi lasterketak Iskibi kanpinean hasi eta bukatuko dira, eta aurten nobedade bat ere izanen da: ibilbideen 12 kilometrotako zati bat Artikutzako parke naturaleko paraje ederrean  eginen da.

Izen ematea, zabalik
Izena emateko bi modu izanen dira:  www.kirolprobak.­com­ webean, 12 euroan; eta egunean bertan,   16 euroan, Iskibi  kanpinean bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!