Ziburuko ikastolaren alde, 1.204 euro

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 02:00

Ziburuko ikastolaren alde diru bilketa jarri zuten mar­txan Aste Santua aurretik, Hernani Institutuko ikasleek. Guztira 1.204,53 euro lortu zituzten, eta Ziburuko ikastolan izan dira, emaitzaren berri emateko ilusioz.
Ziburuko ikastola bisitatu zuten, eta Laida lehendakariarekin eta bertako 14 ikasle, Maialen irakaslearekin eta Fanny langilearekin aritu ziren hitz egiten. Esker hitzak jaso zituzten, eta lana egiteko sumatu duten gogoak poza eman zien: «ilusioz bete gintuen hain jarrera ona zutela ikusteak. Erostear dauden lur zatia erakutsi zi­guten, eta Lehen Hezk­un­tzako eraikina egiteko du­ten ametsa ere transmititu ziguten. Irailean egingo duten inauguraziora gonbidatu gintuzten. Ziburu­ko ikastola Aintzina!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!