Proposamenak bildu dituzte bizitza eta ingurumen jasangarriago baten alde

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 02:00

Aurreneko tailerra egin berri dute Hernanikidetu programaren bueltan. Hernaniki­detu programak bultzatu nahi du herrian sareak sortzea, eta parte hartzen duten enpresekin, gizarte-erantzukizunerako ekintzak adostea. Tailer­re­tan lanketa ezberdinak egiten dira, parte hartzen duten enpresen interes eta inplikazio errealak identifikatzeko, eta Hernanin dauden premiak eta gizarte erronkak aztertzeko.

Tailerrak, bi multzotan
Tailerrean parte hartu dute Arremanitz, Fly Group, Mitxe­lena tailerrak eta Spora enpresek. Bi multzotan banatuta egin dute lanketa: batetik bi­zi­tzaren jasangarritasuna az­ter­tu dute; eta bestetik, in­gu­rumenaren jasangarritasuna.
Bizitzaren jasangarritasuna lantzeko emandako pausuak izan dira: langileen premiak erdigunean jarri eta lan produktiboaren eta ugalketa-lanaren arteko erlazioa hausten saiatu: «hau da, herritarren gizarte-balorazioa areagotu, langileen lana baloratu, hauen ekarpenak aintzat hartu, ugalketa premiei erantzukizunez erantzun...».
Ingurumen jasangarritasuna lantzerakoan, aztertu dituzten gai multzoak izan dira: bizikidetza sustatzeko neurriak hartu eta hori komunikatzeko estrategia eraginkorrak garatu; elikagaiak alferrik xahutzea saihestu; herriko hornitzaileen eta horni­tzaile ekologikoen gida bat sortu; garbiketa egunak antolatu...

Proposamenak, agendan
Asmoa da erantzunkidetasuneko agenda bat sortzea, eta proposamen hauek honen oinarri izatea. Orain tailerretan parte hartu duten enpresei aurkeztuko zaizkie, eta haiekin adostuko dira.
Tailerrak Farapi eta The Rights Factory aholkularitza en­presek dinamizatu dituzte, eta  Diputazioaren, Beterri Ga­ra­pen Agentziaren eta Her­naniko Uda­laren babesa izan dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!