San Antonio festei aurre hartuta, igandean Ereñotzuko Mendi Lasterketaren bosgarren edizioa izango da jokoan. 200 lagunek hartu dezakete parte gehienez, eta dagoeneko 100dik gora dira izena eman dutenak. Horretarako bi modu daude: www.kirolprobak.com edo Ibai Mendin; prezioa 10 eurokoa da. Egunean bertan ere izango da aukera, Ereñotzuko plazan, 13 euroren truke. Lasterketa 10:30etan da eta Ereñotzuko plazan hasi eta bukatzen da; Urdaburuko tontorrean izango du kontrol puntua eta bi ordu eta erdian egin behar da.
Aurtengo edizioan 5-11 urte bitarteko haurrentzat ere izango da lasterketa, kilometro batekoa. 10:00etan hasiko da eta oparia partehartzaile guztiek izango dute.