Jaialdia antolatu dute larunbaterako Astigarragako Herri Eskolan, ikasturte amaiera ospatzeko. Goizeko 10:00etan hasiko dira ekitaldiak: ikasleen judo eta dantza erakustaldiak frontoian, Olinpiadak, bikotekako Krosa, margotzeko txokoa eta argazki erakusketa izango dira goizean. Gero, bazkaria izango da, eta 16:30etan, disko festa.