Eskerrak emateko prentsa oharra bidali du Astigarragako EAJ-PNVk: «Beste ezer baino lehen EAJ-PNVtik esker ona adierazi nahi dizuegu zuen bozkarekin gure proiektua babestu duzuen astigartarroi. Joan den maiatzaren 24an izan ditugun emaitzak ikusita, argi dago askok gauzkazuela Astigarrgan benetako aldaketa gerta ahal izateko aukera bakartzat». Horrez gain, «erakutsi diguzuen gertutasuna eskertu» nahi zan dute, baita ere. «Azken hilabeteotan gurekin izan zareten herritarrok zuen ideiak, zuen kezkak, zuen haserreak, baina batez ere, zuen ilusioak helarazi dizkiguzue». Hori horrela, azaldu dute: «urte osoa daukagu zuen eskaerak bideratu ahal izateko».
Gainontzeko alderdien proposamenak entzuteko prest
Nabarmendu dute helburu nagusia dela «Astigarragarentzat hoberena deritzogun aukeraren alde egitea». Hori horrela, «aldaketa abian jartzeko helburuz, datozen egunotan gainontzeko alderdien proposamenak entzungo ditugu», azaldu dute.