Nabari da ikasturte bukaera gertu dagoela. Izan ere, kurtsoa agurtzeko hainbat ekitaldi izango dira hil honetan.
Zortzi musika entzunaldi
Batetik, Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek 7 entzunaldi emango dituzte, atzokoaz gain: ekainaren 8an, 18:45etan, organoa eta pianoa; 10ean, 18:30etan, txikien bateria, eta 19:30etan gazteena; 15ean, 19:00etan, pianoa, flauta trabesera eta biolina; 16an, 18:00etan, 4 urtekoen tailerra; 17an, 18:00etan, 5 urtekoen tailerra; eta 18an, 18:00etan, 6 urtekoen tailerra. Guztiak Musika Eskolako aretoan izango dira.
Horrez gain, Musika Eguna antolatu dute ekainaren 12 eta 13rako.
Herri Eskolako festa
Bestetik, Astigarragako Herri Eskolak jaialdia egingo du larunbat honetan. Horrekin lotuta, atzo harrera egin zieten Kataluniatik etorritako ikasleei, eta igandera arte elkarrekin ibiliko dira herrian zehar.
Ikasturte bukaerako hitzordu gehiago
Gurasolagun eta Mintzalagun egitasmoetan parte hartu dutenek ere kurtsoa agurtzeko ekitaldiak egingo dituzte datorren astean.
Baina bestelako ekintzak ere izango dira. Esate baterako, Jolas Txiki zerbitzua martxan izango da hil honetan. Horrez gain, Nepaleko argazki erakusketa, ipuin kontaketak eta literatur solasaldia, plaza dantzak... ere izango dira.
Egitarauaren irudia aukeratzeko epea irekita
Bestalde, Santio jaietarako egitaraua prestatzen ari dira, eta diseinuen artean aukeratu daiteke hilaren 9ra arte.
EGITARAUA
Ekainaren 8tik 23ra Jolas Txiki
14:00-16:30, astelehenetik ostiralera, 2-5 urte bitarteko haurrentzako eskaintza izango da kiroldegian. Prezioa: 68,40 euro bazkideek eta 83 euro gainerakoek. Informazioa: kiroldegia@astigarraga.net/943 33 36 76.
*Ekainaren 9ra arte, Santio jaietako egitarauaren diseinuak bozkatzeko epea, Kultur Etxean.
Bihar, ekainak 4:
17:45, ipuin kontaketa 3-5 urte artekoentzat, Kultur Etxean.
18:15, ipuin kontaketa 6-9 urte artekoentzat, Kultur Etxean.
Ekainak 6, larunbata:
10:00, Astigarragako Herri Eskolako festa, ikastolan eta pelotalekuan.
Ekainak 7, igandea:
12:30, Plaza Dantzak Joseba Barandiaran plazan.
Ekainak 11, osteguna:
17:00, Gurasolagun egitasmoan parte hartu duten guraso eta haurrentzako merienda eta jolasak frontoi ondoko kioskoan.
Ekainak 12, ostirala:
19:30, Mintzalagun egitasmoan parte hartu dutenei omenaldia Joseba Barandiaran plazan.
Ekainak 13, larunbata:
19:00, Argazki proiekzioa Kultur Etxean: Nepal. Lurrikararen aurreko argazkiak. Goizean argazkiak salgai Foru Plazan; dirua, Nepalerako.
Ekainak 15, astelehena:
16:00-20:00, dinamizatzailea KZ Gunean izango da.
Ekainak 22, astelehena:
19:30, Literatur Solasaldia liburutegian, Jorge Carrerok zuzendua, Sumisión liburuaren inguruan.
Ekainak 23, asteartea:
19:30, San Joan Zortzikoa kalez kale Txirriskla taldeko txistulariekin.
22:30, San Joan Sua piztu aurretik, Astigarreko dantzariek San Joan zortzikoa dantzatuko dute.
22:45, Zezensuzkoa Foru Plazan.
Ekainak 29, astelehena:
16:00-20:00, dinamizatzailea KZ Gunean izango da.
MUSIKA ESKOLA
XV. MUSIKA EGUNA
Ekainak 12, ostirala:
18:30, trikitilariak kalejiran.
19:30, triki eta pop taldeen kontzertuak Ikatza eta Bukoi tabernetan.
Ekainak 13, larunbata:
09:30, txistularien diana.
10:00, tailerreko haurren emanaldia elizan.
10:45, AHIT taldeen kalejira elizatik Foru plazara.
11:30, Pop taldeen emanaldia Foru Plazan.
13:30, AHIT, Iratzar abesbatzak eta NAME Big Band. Bukatzeko, ikasle eta irakasleek EMUSKIK 2016ko jaialdiko Musikatu bizitza doinua jo eta abestuko dute.