Ederki ari dira pelotari astigartarrak; azken jardunaldiko partidu gehienak irabazita, txapelketa askotako azken faseetan sartu dira.
Herriartekoan, aurrera
Arrasateren aurkako hiru partiduak irabazita, Astigarraga Herriarteko Txapelketako final laurdenetarako sailkatu da; helburua bete dute, beraz.
Olarra-Espositok 22-15 irabazi zuten; Oiarbide-Otañok, 22-11 eta Loidi-Santxezek 22-16.
Euskal Ligan, finalerdietara
Ostegunean Euskal Ligako 3garren jardunaldia jokatu zuen Oier Gurutzealdek, eta Adurtzari 40-8 irabazita, finalerdietan da astigartarra.
Espainiako Openean, finala
Bestalde, Espainiako Openean finalera pasa dira Oier Gurutzealde eta Julen Loitegi, Zugarraldeko Santesteban-Iriarte bikoteari 15-2 eta 15-4 irabazita.
Bestelakoetan, denetik
Olarrak ere irabazi egin zuen lau t’erdian Allerruren aurka, 22-10. Ganix eta Markelek izan dute zorte gutxien; galdu egin zuten Tolosaren aurka, 11-18.