Astigarragako 100 etxebizitza huts inguru alokairu sozialera bideratu nahi ditu Udalak, eta laguntzak emango ditu, alokairurako, eta etxeak konpontzeko. Eskaera epea irekita dago: ekainaren 16ra arte alokatu nahi dutenentzat, eta azaroaren 30era arte etxeen jabeentzat.