Dobera eta Kronikako egitasmoak aztergai, Batzar Orokorrean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 2a, 02:00

Dobera-Kronikako bazkide guztiei egin die deia euskera elkarteak, ostegunean. Urteko batzarra deitu dute, Batzar Orokorra, eta bertan aztertuko dituzte orain arte emandako pausuak, eta etorkizunera begira dituzten asmoak. Lau puntu izango ditu Batzarrak: joan den urteko akta onartzea; 2014ko memoria eta balantzeak; 2015eko egitasmoak eta aurrekontuak; eta galdera bat: nola lortu daitezke diru sarrera gehiago? Batzarra Biteri kultur etxean izango da, ostegunean, 19:00etan hasita.

Batzar Orokorra Biterin izango da, ostegunean, 19:00etatik aurrera.

Kuota kobratzea, ekainean
Bestalde, Doberak eskerrak eman nahi dizkie Dobera-Kronikari ekarpena egiten dieten bazkide guztiei.  Jakinarazi dutenez, kobratze kanpaina ekainean egingo dute, eta kuota 35 eurokoa da.
Ekarpenak egiteko hiru modu daude: Doberan kontu korronte zenbakia emanaz: Doberako bulegora hurbilduz; edo dirua ingresatuz Ku­txa­bank, Laboral Kutxa edo Caja Ruraleko kontuetako batean (eskatzeko, 943 33 07 99).
Azkenik, oraindik bazkide ez direnek baina egin nahi dutenek,  aukera dute bulegora gerturatuta edo deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!