San Joan jaietarako prestaketa lanekin hasiak dira Santa Barbara elkartean. Gaurtik aurrera esaterako, ume eta helduen tanborrada entsaioekin hasiko dira. Entsaioak astearte, asteazken eta ostegun guztietan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, elkartean bertan. Bestalde, jakinarazi dute, parte hartu nahi duten umeentzat trajeak badaudela; tanbor joleen kasuan, 2008tik aurrera jaiotakoentzat; eta kantinera eta sukaldarientzat, 2011tik aurrera jaio badira.
Lau txakolin, dastaketan
Larunbatean berriz, Txakolin Eguna antolatu dute, Getariako Agerre, Amestoi, Santarba eta Ulaciko txakolinekin. 12:30etatik 14:00etara izango da Santa Barbarako atarian. Urtero antolatzen du egun hau elkarteak, eta festa giroa herritarrengana gerturatzea dute helburu.