Ezer gutxi geratzen zaie Osiñagako bizilagunei, urteko astebururik berezienaz gozatzeko. Hitzordu berezia izaten dute ekainean, auzoko festez gain, auzotarrekin elkartzeko aitzakia ederra izaten baita. Adin eta gustu guztietarako egitaraua antolatu dute.
Larunbat goizean, auzoan barrena tradizioa bihurtu den bizikleta buelta egingo dute. Ondoren, botako dute festen hasiera markatuko duen txupinazoa. Haurren jolasak ere, handik aurrera izango dira: soka tira, lokotxak biltzea... Auzotarrek elkarrekin bazkalduko dute, eta arratsaldean, segida izango du festak: herri kirolak, bertso saioa, sagardo eta bakailu dastaketa, dantzaldia...
Igandea girotzeko ardura Xaprek izango du. Auzotarrak gogoratuz hasiko dute eguna, beheko zubian. Eta ondoren izango dira: pelota, bertsolariak, bazkari herrikoia, , abere dema, dantza...
Aurtengo nobedadea, erakusketa izango da: argazki zaharrak jarriko dituzte ikusgai, Osiñaga auzokoak eta eskolan ikasitakoenak.
LARUNBATEAN
10:00, Bizikleta bira auzoan zehar. Ondoren, hamaiketakoa izango da Arriatsun, parte hartzaileentzat.
12:00, Txupinazoa eta haurrentzako jolasak.
14:00, Bazkaria, auzotarrentzat.
17:30, Herri kirolak; zein baino zein, bi kuadrilen arteko desafio ikaragarria: aizkora, txinga, harrijasotzaileak, motozerrarekin lana...
19:00, Bertso saioa Hernaniko eskolako bertsolariekin.
Ondoren, Sagardo eta bakailu dastaketa. Bitartean, auzoko trikitilariak arituko dira.
20:30-22:00, Dantzaldia Laiotzekin.
00:30, Laiotz, berriro.
IGANDEAN
Egun osoan zehar, Xapre arituko da giroa alaitzen
12:00, Auzokoak gogoratuz, beheko zubian.
12:30, Gazteen arteko pelota partiduak.
13:00, Bertsolariak: Peñagarikano eta Telleria.
14:00, Bazkari herrikoia, Arriatsun.
18:00, Abere desafio berezia. Imanol Paollaren zaldia, Lasarteko Telleriaren idiaren aurka.
20:00, Dantza Xaprerekin.
*Erakusketa: Osiñaga auzoko argazkiak eta eskolako ikasleen argazki zaharrak egongo dira ikusgai, Arriatsu eskolako sarreran.