Lau bertsolari, lanak bukatuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 1a, 02:00

Asteburu honetan, sail­kapen faseko azken saioa izan dute Hernaniko bertso eskolako lau kidek eta Eli Pagolak puntuazio ederra lortu zuen Zumaian, goizeko saioan. Bigarren geratu zen 301 punturekin. Iñaki Zelaia arratsaldean aritu zen eta laugarren geratu zen 237 punturekin. Arnaitz Lasarte ere laugarren izan zen Oñatin, goizeko saioan, 236 punturekin. Eñaut Martikorenak, berriz, bosgarren egin zuen Zizurkilen, 265 punturekin. Eskolako gainerako lau kideek larunbatean kantatuko dute Ataunen. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!