1.000 lagunek mosaiko erraldoia osatu zuten

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 1a, 02:00

Zaletuen bultzada ez du inoiz falta izan Errugbi Elkarteak eta atzo ere agerian geratu zen babes hori. Deialdiari eran­tzunez, 1.000 lagun elkartu ziren Landaren eta mosaiko erraldoia osatu zuten. Kami­xeta txuri, gorri eta berdeak jantzita (klu­baren koloreak) osatu zuten mosaikoa. Drone baten bidez, airetik hartutako irudiak gra­batu zituzten eta ikusgai jarriko dute elkartearen web orrian.
Elkartea 50garren urteu­rre­­na ospatzen ari da eta ho­rren harira antolatu zuten ekitaldi berezia. Aurrez, ate irekiak ere izan ziren eta Landareko insta­lazioak eta elkartea bera hobeto ezagu­tze­ko aukera izan zuten herri­tarrek. Festa giro­an, txa­ran­garen laguntza­re­kin, goiz pasa egin zuten batzuk, eta beste batzuk arratsaldera arte luza­tu zuten ospakizuna. Izan ere, herri bazkaria ere egin zuten Atse­gindegin, Gara­gardo Azokan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!