Larunbatean Miranda de Ebron jokatu zen San Juan del Monte autokrossean hartu zuen parte Iker Lujanbiok, nahiz eta ez zuen
zortea aldeko izan. Entrenamenduetan hirugarren denbora onena egin zuen, eta sailkapen mangan bigarren onena. Finalean bigarren lerrotik atera zen, eta sekulako irteera egin zuen. Aurreneko postuan jartzea lortu zuen, baina aurreneko bueltan, pare bat tokeren ondorioz, laugarren jarri zen. Aurretik zituen bi autoek elkar jo zuten, eta horietako bat parean geratu zitzaion; Lujanbioko kotxe honen kontra jo, eta bolkatu egin zuen autoa. Lujanbiori ez zitzaion ezer gertatu, eta kotxeak ere ez zuen ezer askorik izan.