Final laurdenak eta erdiak jokoan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 2a, 02:00

Zazpi partidu jokatuko dira aste honetan, Tilosetan. Azken txanpara iristen ari da Tilos Zazpi Pasa txapelketa, eta onenek duten guztia eman beharko dute, finalerako bidean.
Final laurdenetako hiru partidu jokatuko dira gaur: 18:30­etan, Martin-Iparrigirre­/Goia-Zurutuza; 19:15etan, Oña­te-Ibarburu/Imaz-Elizalde; eta 20:00­etan, Kerejeta-Gurru­txa­ga/Ramos- Zubimendi.
Txapelketak ostegunean izango du segida, final erdietako bi partidekin: 19:00etan, Kerejeta-Gurrutxaga/Ramos-Zubimendi; eta 20:00etan, Elejalde-Navarro/Zabala-Unda.
Datorren astean, astelehenean, final laurdenetako partidu bakarra jokatuko da: 19:00­etan, Ezeiza-Estefano/In­txauspe­-Garmendia.
Eta beste finalerdia hilaren 9an jokatuko da: Magi-Txema/­Arruti-Urdiain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!