«INSSek onartu du Hernaniko AMRko langile ohi bat gaixotasun profesionalagatik hil zela»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 2a, 02:00

Mohamed B.A.k zuen gaixotasuna izandako profesioaren ondorioa izan zela onartu du Gipuzkoako INSSk (Instituto Nacional de la Seguridad Social); hala azaldu dio Kronikari CCOOk, prentsa ohar bidez. Arnasa hartzeko zailtasun haundiak zituen Mohamedek, noduluak haundituta zituen, pleura zuen, eta biriketako minbizia.
CCOOk Kronikari azaldu dionez, Mohamed joan den urria­ren 11n hil zen, 67 urte zituela: «20 urtez aritu zen lanean Hernaniko AMR enpresan, ladrillo refrektarioak eginez, hautsa haundia eta minbizia sortu zezaketen sustan­tziak zeuden anbiente batean».
Mohamed hil zenean, CCOOk beharrezkoak ziren tramiteak hasi zituen, laneko gaixotasuna izan zela errekonozitu, eta alargun eta umezurtz pentsioak hobetze aldera.
Osalanek azpimarratu duena ere biltzen du CCOOk prentsa oharrean: «70-80 hamarkadetan, hautsak eta soinuak limite legalak gainditzen zituen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!