San Joan pultsera, eskuragarri

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 2a, 02:00

Berriak elkarteak ere, San Joan jaietako festaren parte izan nahi du. Helburu honekin, San Joan pultsera jarri du­te salgai. Haur eta helduek, edonork erabili dezake, eta silikonazkoa da, berdea: «festen oroigarri izateaz gain, azeriaren irudia dauka inprimatua, Hernaniko elementu enblematikoa eta bereizgarria dena».

Salgai, euro batean
Ekintza aitzindaria izaki, 3.000 ale banatu dituzte Berriakeko bazkide diren denda, taberna eta zerbitzu en­presetan. Erosi nahi duenak, es­kuragarri dauka euro batean.

Argazki lehiaketa, ekainean zehar
Pultserarekin lehiaketa ere jarri du martxan Berriak. Ekainaren 30a bitartean, Facebooken edo Instragramen  argazki bat igo behar da #SanJoanPultsera traolarekin. 100 euroko baleak zozketatuko dira, Berriak establezimenduetan gastatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!