Kode-Eskola antolatu dute Orona Ideon (Galarretan). 6-16 urteko haur eta gazteentzako dira eskola hauek. Ekainaren 22an hasiko dira eta irailaren 4ra arte, zazpi txanda desberdin izango dira aukeran.
«Programatzeak, ideiak ordenatzen laguntzen du»
Kode-Eskola hezkuntza proiektua, iazko udan jarri zen martxan eta helburua da, programatzen ikastea, hau da, teknologiaren hizkuntza ikastea; kodea ikastea. Nerea Atxega da koordinatzailea eta bere esanetan, adin gero eta gazteagoetatik programatzen ikasteak, onura asko ditu: «geure ikaskuntza prozesua kontrolatzen laguntzen digu. Sormen, pentsamendu logiko eta problemen ebazpenerako gaitasuna bizkortzen du. Programatzeak edozein arlotako ideiak ordenatzen laguntzen du».
Izen ematea, zabalik
Adinka banatuta, aukera desberdinak izango dira: Irudiekin programatzea; Robotak programatzea; Minecraft programatzea; Bideo-jokoak programatzea; Bideo-jokoak sortzea; Robotika Arduinorekin; Robotak mugitzea Legorekin; Web orriak eta blogak sortzea; edota Animazioak sortzea.
Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943 00 03 33, 609 582 242 telefonoak edo info@kode-eskola.com. Lehenbailehen eman behar da.