«Faltan bota dugun politika hori bultzatuko dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 31a, 02:00

Orain Hernanik eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, «guregan izan duzuen konfiantzagatik, eta Orain Hernani!-k eta herritarrok udalentxean bi zinegotzi lortu izanagatik». Pozik dira emai­tzekin: «Onartu behar dugu 47 botogatik ez dugula hirugarren zinegotzia lortu, hala ere, %14,71 lortzea, 1348 botorekin, emaitza ona dela uste dugu eta pozten gara ahotsa eta botoa lortu izana, horrela lan egingo dugu ahotsa jar­tzen pertsonen arazoei eta faltan bota dugun politika hori bultzatuko dugu, nahiz eta lan erraza ez izan».

Ostegunero, Biterin
Gaineratu dute, udaletxean ordezkaritza lortu arren,  Her­nani Ahal dugu zirkuluak el­kartzen jarraituko duela ostegunetan,  Biterin, 19:00eta­tik 21:00etara. «Zain egongo ga­ra!», luzatu dute gonbidapena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!