“Hernani” Musika Eskolako Txistulariek kontzertua eskainiko dute gaur, 12:30etan, udaletxeko arkupeetan.
Kontzertu hau, ikasturte honetako laugarrena eta azkena izango da. Oraingoan, plazako dantza doinuz osatu dute gehienbat egitaraua, herria festa giroan murgiltzen hasia dela eta: baltsak, fandangoak, polkak, kalejirak…
Tartean, Sorozabalen Donostia fandangoa edo Isidro Ansorenak txistularien elkarteari eskaini zion Txistulari Gizartea bezalako obrak ere izango dira.
Dozena bat abesti joko dituzte: Xaxu konfiterua, Pelotariei ongi etorria, Aldaeradun baltsa, Donostia, Luzaideko dantzak (Bolant dantza, Sorginak, Eskualdunak), Txurkoene, Txapeloaz, Txistularien gizartea, Zortzikoa eta Itxaropena (fandangoa, arin-arina).