3.000 lagun elkartzeko erronka, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 31a, 02:00

Errugbi Elkartea 50garren urteurrena ospatzen ari da eta gaur, egun berezia izango da. 10:30etatik aurrera, ate irekiak antolatu dituzte Landaren eta ondoren, 11:30etan, mosaiko erraldoi bat egingo dute. 3.000 lagun elkartzeko erronka jarri dute eta herritarrei dei egiten diete Landarera gerturatzeko. Kamixeta txuri, gorri eta ber­deekin egingo da mosaikoa eta kamixetak salgai daude, 5 euroan.
Ondoren, Atsegindegira abiatuko dira kalejiran eta bertan, Garagardo Azokan, bazkari herrikoia egingo dute. 500 lagunentzako izango dabazkaria eta txartelak 10 euroan daude salgai. 

Bi sariak, Hernanirentzat
Atzo, Landare Torneoa eta Gipuzkoa mailakoa jokatu zen eta Hernanik lortu zituen jokoan ziren bi sariak: Torneoko eskola onenaren saria eta Gipuzkoako eskola onenarena. Sub 16an, biga­rren izan ziren, sub 14an ere bigarren, sub 12an txapeldun eta sub 10ean, hirugarren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!