Emanaldi berezia izango zela aurreratu zuten eta halaxe izan zen atzokoa. Kantuz abesbatzak bere eguna ospatu zuen, urtero bezala, baina 25garren urteurrena duela aprobetxatuz, ukitu berezia eman zioten emanaldiari. Urte hauetan aritutako zuzendari ezberdinek hartu zuten parte, abesbatzako kide ohiak ere animatu ziren, eta horrez gain, proiekzio, dantza eta instrumentuek beraien lekua izan zuten, besteak beste. Kantuan eta kantuz bete du mende laurdena, eta halaxe segi dezala!