Garagardo Azoka zabalik egongo da asteburu osoan ere. Gaur, 12:30etan irekiko ditu ateak eta bihar, 13:00etatik aurrera.
11 talde lehian, Landaren
Landaren Torneoa ere joka-tuko da gaur. Aurten, Gipuzkoa Torneoa ere izango da eta 16 urtez azpiko 11 talde ariko dira, 09:30etan hasita.
Mosaiko erraldoia, bihar
Bihar egun potoloa izango da. Goizean, ate irekiak antolatu dituzte Landaren, eta 11:30etan, mosaiko erraldoi bat egingo dute herritarrekin batera. 3.000 lagun bildu nahi dituzte eta kamixetak salgai daude azokan (5 euro). Ondoren, Atsegindegira abiatuko dira kalejiran eta bazkari herrikoia egingo dute (txartelak, 10 euroan).