Osiñagako jaiak datorren asteburuan izango dira eta girotzen joateko, kantu afaria antolatu dute gaur, Gartxotekin. Arriatsu eskolan izango da (izena eman behar zen). Bihar, berriz, etxez etxe joango dira jaien egitaraua banatzera eta jaietan urtero egiten duten bazkarirako (ekainak 7) izenak jasotzera.