Lasarte, Pagola eta Zelaia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketako sail­kapen fasea, bigarren itzulian sartu da eta Her­naniko Bertso Eskolako lau kidek asteburu honetan izango dute bigarren saio hori.  Gaur ariko dira hiru: Arnaitz Lasarte Oñatin ariko da (17:30), Eli Pagola Zumaian (11:30), eta Iñaki Zelaia ere bai (17:30). Bihar, berriz, Eñaut Martikorenaren txanda izango da, Zizurkilen (11:30). 
Gainerakoek, gaur zortzi kantatuko dute Ataunen: Oier Iurramendi, Iker Osa, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelu­mendik. Bertan erabakiko da zeintzuk sailkatu diren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!