Hogetik gora ikastaro, udan ere kirola egiteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Udan  ere kirola egin nahi duenak aitzakiarik ez du Astigarragan. Zehaztu dituzte emango dituzten ikastaroak, eta eskaintza zabala da, gustu eta adin guztietako herritarrei zuzendua. Heldu, gazte eta haurren artean 20tik gora kirol mota egiteko aukera izango da.

Helduek 15 kirol aukeran, eta horietako bi, berri
Hamabost ikastaro ezberdin emango dira udan, helduei zuzenduak: tonopilates, flexipilates, bizkarra zainduz, abdominal hipopresiboak, group pole, fit pump, ciclo indoor, aerobika, cardio box, hiit, body training, glinding, zumba, irristaketa eta kayak polo. Horietatik bi, group pole eta hiit, berriak dira. Group pole organismoa aktibatzeko ariketa egokia da. Gorputzeko grasa erre eta giharreak definitzeko aproposa da. Hitt-ak berriz, oso denbora gutxian, intentsitate gutxian, intentsitate haundiko eta baxuko lan kardiobaskularrak uztartzen ditu. Erresistentzia lantzeko modu berria da, eta gorputzeko grasa errazago erretzen laguntzen du.

Gazte eta umeentzat, aukera zabala
Igeriketa, jolas txiki, irristaketa, boleibola, zumba, ziklo gaztea, kardio box, bizikleta ginkana eta kayak poloa dira gazte eta txikienei zuzendutako ikastaroak.

Izen ematea, zabalik
Ikastaroetan izena eman nahi duenak ekainaren 5a arte du epea zabalik. Bide batez, gogoratu dute izena ematean hainbat arau onartzen direla:  kiroldegiko bazkideek kuota eguneratua izatea; ikasle kopurua osatzen ez bada, ikastaroa bertan behera gelditzea; ikastaroetako dirua itzultzen ez dela jakitea; lanean txandaka dabiltzan pertsonek egoera hori argi arrazoi­tzen duen agiria aurkeztu beharko dutela, ikastaroetan ere, txandaka ibili ahal izateko; eta uztailaren 31 jai eguna dela. Araudi honen interpretazioan zalantzak sortuko balira, Kiroldegiko zuzendaritzaren irizpideak jarraituko liratekeela azpimarratu dute.
Informazio gehiago: www.kronika.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!