Arrieta azpitxapeldun Andra Marin

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Ioritz Arrieta hernaniarra Martinez beratarrarekin aritu da Getxoko Andra Mari Txapelketan, Santxo usurbildarra eta Aitor Gorrotxategi hernaniarraren kontra, eta 11 eta 22 galdu du. Finala oso gogorra izan zen erdira arte, eta atzelari nafarra nekatzean, kontrarioek oso maila onean segi zuten finalera arte. Finalera iristeko, Arrietak eta Martinezek 22 eta 7 irabazi zieten Bizkaiko txapeldun diren Elezkano eta Galartzari. Baina azkenean, txapela ezin izan zuten eskuratu, eta azpitxapeldun geratu dira Andra Mari txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!