Txirrindularitzaren festa, larunbatekoa

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

astigarragako kaleak alebin eta infantil mai­lako txirrindulari gazteez bete ziren joan den larunbatean. 80 neska-mutil inguruk As­ti­ga­rragako Sari Na­gu­sia zu­ten jokoan, baina konpetizioa baino ge­hiago, txirrinduralitzaren festa izan zen larunbatekoa. Txirrin­du­laritza proba bat berriro ere Astiga­rra­gan antolatu izana da, hasteko, antolatzaileek egin dezaketen baloraziorik onena. Pozik dira lortu, eta bizitutakoarekin: «halako probak nor­ma­lean poligonoetan jokatzen dira, eta gu saiatu gara herri ba­rrura ekar­tzen. Oso pozik gau­de guztiarekin, eta baita ere, parte hartu zuten txirrindulari eta gurasoak po­zik ikusi izanarekin».
Omendu bat ere izan zen: Jo­se Luis Olaso;«Lan haundia egin du Olasok Astigarragako txi­rrin­du­laritzaren alde, eta erre­ko­nozimendua egiteaz gain, lotura bat egin nahi genuen gaur egun egiten ari diren lanarekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!