Datorren denboraldiari begira, saskibaloian aritu nahi duten gaztetxoek gaur eta datorren larunbatean, ekainak 6, izango dute aukera probatu eta izena emateko. Goizeko 11:00etatik 12:00etarako saioa 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoentzako izango da, eta 12:00etatik 13:00etara, 1999 eta 2000an jaiotakoentzako.