Kiroldegia eraberritzeko lanak astelehenetik martxan izango direla jakinarazi du Udalak.
Aldagelak berrituko dira bere osotasunean: dutxa gehiago jarriko dira komun batzuk kenduta; aireztapen sistema ere berrituko da aldageletan; eta irisgarritasuna hobetuko da, desgaitasunen bat dutenek egoki erabiltzeko aukera izan dezaten.
Gimnasioan ere egingo dira berrikuntzak: aireztapen sistema hobetuko da; eta eguzki plakak jarriko dira eraginkortasun energetikoa areagotzeko, bai dutxetan eta baita igerilekuko ura berotzeko ere.
Ur hodi sarea ere berrituko da eta pasilloetako lurra aldatuko da, egungoa oso irristakorra baita.
Hiru hilabete
Obrak hiru hilabetez luzatuko direla azaldu dute, eta hainbat eragozpen sortuko dituztela: «pazientzia eskatzen dugu, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko beharrezkoak baitira lan hauek».