Hitzordu garrantzitsuak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Astigarragako txirrindulariek hitzordu garrantzitsuak dituzte asteburuan. Gaur XXXI Elkartu Nahi Saria izango da jokoan Zegaman. 69 kilometroko lasterketa izango da, eta junior mailako txirrindulariek hartuko dute parte. Arratsaldean, Lezoko Saria izango dute jokoan alebin eta infantilek. Bestalde, bihar Zumaian izango dira, Gipuzkoako erlojuaren kontrako lasterketan. Taldeka jokatuko dute, kadete eta jubenil mailan. Do­nos­tian Sagues eta Zurriola inguruan izango da lehia. Eskolarteko Jo­koak izango dira, Euskadi mailakoak. Infantilak ariko dira lehian, eta bi proba izango dituzte: ginkana moduko bat eta rutako lasterketa bat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!