«Lau urte hauetan beste eredu politiko bat jarri dugu martxan, baina ez da nahikoa izan»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Hauteskunde eguna izan zen joan den igandekoa, eta Asti­ga­rragako EH Bilduk emait­zen ba­lorazioa egin du Kronikara bi­dalitako prentsa oharrean: «Astigarragako Udal Hautes­kundeetan EH Bildu izan da garaile. Beraz, eskerrik beroenak berriz ere guregan konfiantza jarri duten herritarrei. Eta bestetik, hautes prozesu guztietan bezala, herritarrez gain, zoriondu nahi ditugu ordezkaritza lortu duten alderdi guztiak».

«Ez dira EH Bilduk espero zituen emaitzak izan»
Emaitzen inguruko lehen balorazioa egiten du EH Bilduk oharrean, eta dio, 4 urteetako kudeaketaren ondoren, lortutako emaitza hauek ez direla izan EH Bilduk espero zituenak: «lan haundia egin dugu udaletxearen jarduna herritarrengana zabaldu eta hurbil­tzeko. Gardentasuna eta parte hartzea izan ditugu gure politikaren oinarri, gure printzipioei inoiz uko egin gabe». Hala ere, oharrean diote, horrek ez duela esan nahi asmatu dutenik «ez du esan nahi beti asmatu dugunik, eta horren jakitun ere bagara. 4 urte hauetan kudeaketa eredu bat jarri dugu martxan, baina ez da nahikoa izan gure eredu politikoa indartzeko».
Eskerrak ere, eman dituzte oharrean: «eskerrak ere eman nahi dizkiegu 4 urte hauetan gu­rekin batera lanean eta ekar­penak egiten egon diren herritar eta auzotar guztiei; eta baita ere kanpaina honetan laguntzen izan ditugun guztiei ere».

«Akordioen eta adostasunen legealdia dugu aurretik»
EH Bilduk dio, herritarrek EH Bildurengan jarri dutela  konfiantza Udal Gobernua osatzeko, eta horretan lanean jarriko direla: «ondorengo egun hauetan, Udalean ordezkaritza lortu duten beste alderdiekin jarriko gara harremanetan. Dudarik gabe, akordioen eta adostasunen legealdia dugu aurretik. Eta bide horretan, guztiok egin beharko dugu aurretik, eta bide horretan guztiok egin beharko dugu esfortzua, gure prestutasuna erabatekoa da».

Hitzordua, asteazkenean
Zipotza Kultur Elkartean balorazio batzarra deitu du EH Bilduk asteazkenean, 19:30­etan, eta parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!