Iker Lujanbiok Miranda de Ebroko XXII. San Juan del Monte autokrossean hartuko du parte gaur, Antonio Vadillo zirkuituan. Gaztela eta Leongo Txapelketarako proba puntuagarria izango da, eta Lujanbiok bere Silvercar ST2 kotxea probatzeko aprobetxatuko du, datorren asteburuan Estatuko txapelketako 3garren proba puntuagarria jokatuko baitu, Mollerussan.