Udaberriko Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur arraunlari hernaniarrek, 15:00etan Errenterian. Liga primeran hasi zuten lehengo asteburuan Pasaian: kadete mailako mutilak txapeldunak izan diren, 6 minutu eta 46 segunduko estropada eginda, eta Hernani B 10garren geratu zen (07:22:26). Neskek, berriz, batel bakarra uretaratu zuten haur eta kadete mailak nahastuta, eta bosgarren egin zuten.