Urteroko moduan, klubeko bazkaria egingo dute gaur CD Hernaniko futbol talde guztietako jokalari eta talde teknikoetako kideek.
Urnietako Oianume jatetxean elkartuko dira; gaztetxoenak eguerdiko 14:00etan, eta gainontzekoak 14:30etan. Bazkalondorenean, 17:30ak inguruan, sari banaketa egingo da.
Igoerako Play Offik ez, Hernanik
Bestalde, CD Hernanik jakinarazi du Hernaniko Gorengo Mailako taldeak ezin izango duela Play Offa jokatu, hirugarren mailara igotzeko. Izan ere, Euskadiko Federazioak erabaki du hirugarren mailan 20 talde mantentzea, eta ez 21. Beraz, igoera fasea bigarren sailkatuak jokatuko du: Aretxabaletak. Hernani hirugarren geratu da, Play Off hori jokatzeko aukerarik gabe.