Ikasturtean zehar egindako margolanak ikusgai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

Urtean zehar egindako lana ikusgai jarri nahi du Astigarte pintura elkarteak. Margolanak egin dituzte, eta ikusi nahi dituzten herritarrek gaur izango dute aukera. Erakusketa jarri dute Joseba Barandiaran Plazan, goizeko 09:00etatik aurrera. 

Erakusketaz gain, haurrentzako arte txoko irekia ere izango da gaur, 11:00-13:00 ordutegian. 

Horrez gain, artea edo margotzea gogoko duten txikienek ere izango dute zerekin gozatu. Haurrentzako arte-txoko irekia antolatu dute, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara. Ber­taratzen diren guztientzat izan­­go da aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!