Bi proposamen bihar: Ciclo Indoor eta Grouppole

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 30a, 02:00

kiroldegira gerturatzen de­nak, Kirol Egunean parte har­tzeko aukera izango du bihar. Bi proposamen egin dituzte aurten: batetik, aski ezaguna den Ciclo Indoor edo bizikleta estatikoa; eta bestetik, aurtengo nobedadea: Grouppole. Ciclo Indoor praktikatu nahi dutenentzako hiru saio antolatu dituzte: 10:00-11:00 Jose Subija­narekin; 11:00-12:00 Aitziber Del Olmorekin; eta 12:00-13:00 Manex Alber­direkin. Parte har­tzeko izena eman behar zen. 

Grouppolea, nobedadea
Grouppolea da aurtengo nobedadeetako bat, udako eskain­tzaren barruan sartu dutena. Organismoa berehala aktiba­tzen duen ariketa da, aerobikoa eta anaerobikoa. Gorpu­tzeko grasa erre eta giharrak definitzeko ariketa eraginkorra da Grouppole. Erresis­tentzia ezberdineko elastikoekin egiten da lana, posizio eta mugimendu ezberdinak eginez; eta norberak duen mailaren arabera egokitzen da entrenamendua. Grouppolea zer den eta nola praktikatzen den gertutik ezagutzeko aukera izango da bihar, 11:30etatik 12:00etara egingo duten erakustaldian. 12:00etatik aurrera probatzeko aukera ere izango da Jose, Eider eta Leirekin.
Bihar izango diren saioetan parte hartzeko izena eman behar zen aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!