Akolako Putzuzar iturria eta inguruko hezeguneak auzolanean berreraiki ziren urtarrilean. Orduko hartan, ondare kulturala eta historikoa errespetatzeko, teknika zaharrak erabili ziren; teknika eraginkorrak, baina ez iraunkorrak.
Hori horrela, biharko beste auzolan egun baterako hitzordua jarri dute, goizeko 10:00etan Akolako atsedengunean. Izena eman behar zen aurretik.
Ondare kulturala ezagutzen
Biharko saioan, hezeguneetan lanean aritzeaz gain, aukera izango da Akolako inguruak erakusten dituen natur eta kultur ondareak ezagutzeko.
Gainera, bukatutakoan hamaiketako txiki bat ere izango da lanean aritutakoentzat.
Kotxe askorentzako tokirik ez dagoenez, oinez joatea gomendatu dute.
Akolara oinez joatea gomendatzen da, eta lana bukatuta, hamaiketakoa izango da.
Ziraba proiektuaren barruan
Ereñotzuko Auzo Udalak, Hernaniko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, Aranzadi elkarteak martxan jarri zuen Ziraba proiektua, besteak beste, ingurune naturalak berreskuratzeko.
Adibidez, Putzuzarreko iturria eta inguruko hezeguneak. Horrekin batera, ondare historikoa indartzen ere ari dira.