Garagardo Azoka, musikaz girotua

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 29a, 02:00


Atzotik zabalik dago Garagardo Azoka, Atsegindegin. 50garren urteurrena ospatzen ari da Errugbi Elkartea eta 1964 hartan, aurreneko 15e­koa osatu zuten jokalariek izan zuten atzo, lehenengo tragoa egiteko ohorea. Azoka berezia izango da aurtengoa eta Musika Bandaren emanaldia ere izan zen atzo. Gaur, berriz, 80tharrak taldearen kontzer­tua izango da. Gaur ere, 19:30etatik aurrera izango da barra zabalik. Bihar, berriz, 12:30etatik aurrera, eta igandean, 13:00etatik aurrera. Azokaz gain, ekitaldi ugari ere antolatu dituzte datozen egune­tan. Bihar, Landare Torneoa jokatuko da eta igandean, ate irekiak izango dira, mosaiko erraldoia egingo dute herritarrekin (3.000 baietz!), eta ondoren, bazkaria izango da (txartelak 10 euroan, azokan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!