Gaurtik aurrera, izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 29a, 02:00


Eskubaloian, datorren denboraldiari begira, izena emateko aukera dago gaurtik aurrera. Benjamin eta alebin mailan (2004, 2005, 2006 eta 2007an jaioak), entrenatzaileengana joan behar da, astelehen edo asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara. Ekaineko lehenengo hiru asteetan egongo dira kiroldegian. Nabarmendu dute, 2004an jaiotakoen kasuan, garrantzitsua dela Eskola Kirolaren barruan, eskubaloia lehenengo kirol bezala markatzea, ondoren errendimenduko taldeetan parte hartzeko, eta ligetan jokatzeko.
Infantiletan, berriz, (2003, 2002 eta 2001ean jaioak), entrena­tzeko aukera izango dute neska-mutilek ekaineko lehenengo hiru asteetako astelehen eta asteazkenetan. Neskek, 17:00etatik 18:00etara eta mutilek, 18:00etatik 19:00etara.
Eskubaloian apuntatzeko, beharrezkoa da Eskola Kirolan apuntatua egotea eta kiroldegiko bazkide izatea. Edozein zalantza argi­tzeko: 669 845 896.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!