Zortzi ikastaro ekainean, doan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 29a, 02:00


KZ Gunean, zortzi ikastaro izango dira aukeran, ekainean zehar. Hiru astelehenean hasiko dira: Oinarrizko internet (18:00-20:00; 15 egun), Ofimatika (09:00-11:00; 10 egun), eta Sare sozialak (16:00-18:00; 10 egun). Ekainaren 8an, berriz, beste bi hasiko dira: Marka pertsonala eta Linkedln (2 aste) eta Sare sozialak
(4 aste). Ekainaren 15ean, honako bi ikastaroak: Irudi eta Soinua (09:00-11:00), eta WordPress: Zure webgunea sortu (2 aste). Eta ekainaren 29an, beste hau: Norbere erabilerarako Google Aplikazioak (4 aste). Ikastaro hauek doan dira. Izena emateko:
943 023 650 edo tutor.hernani@kzgunea.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!